XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era pasiboa ez da hizkuntza arruntean erabiltzen eta era horren gehiegizko erabilerak xedapena ulergaitz bihurtzen du.

Aditza erabil daitekeenean, izentzapenak saihestu behar dira.

Adibidez, Espedienteari hasiera ematean... esan beharrean, hobeto ulertzen da, Espedientea hasten denean....

Hau da, izentzapenak aditzekin ordezkatu behar dira.

Halere, ohikoena izan ez arren, izentzapenak egintza juridikoak era sintetiko batean adierazteko aukera ematen digu batzuetan; eta, horrelakoetan errespetatuko ditugu.

Forma perifrastikoak ere errazago gertatzen diren formekin ordezkatu behar dira, batez ere aditzen kasuan.

Eta esleipena hasi esan ordez, esleitu esango genuke.

Kontrola eginen ordez, kontrolatu erabili.

Modu biek esanahi bera daukate, beraz perifrastikoa ez dena aukeratuko dugu.

Betebeharra adierazteko, behar aditza erabiliko dugu, edo behar izan.

Geroaldiak ez du betebeharra adierazten eta.

Debekua adierazteko ezin izan, debekaturik egon, zilegi ez izan eta horrelako formak erabiliko ditugu.

Ahalmena edo diskrezionalitatea adierazteko, ahal eta ahaleraren formak erabiliko dira.

Adjektibo bat izen bati baino gehiagori dagokionean, pluralean jarriko da.

Esapide adberbialak, prepositiboak eta espletiboak ez dira erabili behar, preposizio edo adberbio baten lekua betetzen dutelako.

Horregatik hobe da horrela eta horretara esatea, zentzu horretan esatea baino; ba hobe, balizko kasuan baino.

Bestalde, esapide espletiboak, batez ere, sobran egoten dira: komeni bada, hasiera batean, azken batean, egia esan etabar.

Aurrekoaz gain, anaforek hitzaldi edo esaldi batean aurretik esandakoari egiten den aipamena adierazten dute.

Anaforek argi eta garbi adierazi behar dute mugatzen duten esaldi edo hitza.

Garrantzitsua da izenak eta izenordeak numero eta genero bera edukitzea.

Genero eta numero bereko erreferentzia bi (izen bi) daudenean, hobe da izena birritan jartzea, nahasterik egon ez dadin.

Ohikoena bera anafora da, berak dituen aldaerekin.

Amaitzeko, badago, morfologiaren aldetik, lege hizkeran nabarmentzen den alorra bere erabilera traketsagatik eta hori da aditzaren aldiaren erabilera.

Aspalditik, Espainiako Zuzenbideak aditzaldiaren erabilera kaxkarra onartu egin du.

Era aktiboa, forma pertsonalak, aditz trinkoak, orainaldia eta indikatiboa baztertzeko joera du.

Horien ordez, era pasiboa, aditzaren forma norgabeak (gerundio, infinitiboa), subjuntibozko geroaldia, aditzaren perifrasiak eta izentzapena erabiltzen ditu legegile espainiarrak.

Horietako batzuk gorago ikusiak ditugu, gainontzekoak orain ikusiko ditugu.